|
LARUNBAT GAUA
«SATURNOTRIK» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1996
Etxetik kanpora
taberna txokora
larunbat gauean
lagun batzu eta zu
ikusi nahiean.
Gaueko hamabiak
hemen gaude biak
elkarrekin urduri
zurlto bat edanez
atera beste bi.
Musika da piazan
neu ere han saltsan
egotea nahi nuke
salto ta zilipurdika
gaua apurtu arte.
Salto korri salta
giroa aparta
nekatu naiz hemen
neroni apurtu naiz
gaua baino lehen.
Zarata burrunba
burua danba-danba
ero batzuen gisa
hurrengoan nahi nuke
otoi trikitixa.
Kamixan txulua
titi potxolua
trikitiko kantua
ongi pasa ta kitto
hori da kontua.
Egunsentia da
ni banoa jada
adio mutiko
arratsaldean berriz
gaituk ikusiko.
Nahikoa edan dinat
orain ez zekinat
ze arralo egin
gosaltzera nijoan
egunkariakin.
Hitzak: Beloki
Musika: Ranchera Tradizionala-Imuntzo |