|
ETB ETA IZEBA
«SATURNOTRIK» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1996
Haltzaren bihotz maltzurra
gaztanberaren hezurra
ematen diguten dena
irensten ez da samurra.
Haltzaren bihotz maltzurra
gaztanberaren hezurra
ez dakit zer den egia
ez dakit zer den gezurra.
Telebista ta izeba
zer hitzegingo dute ba?
albiste polita nahi ta
funtzionarien greba.
Telebista ta izeba
zer hitzegingo dute ba?
bake bake bake bake
keba keba keba keba.
Etxera ahal den garaizen
zinera denetan maizen
pelikulen pelikula
ez da sekula amaitzen.
Etxera ahal den garaizen
zinera denetan maizen
istorien istorian
ahaztu egin zait nor naizen...
Tirri tarra tirri tarra
ia bete zait pitarra
irratia amatatu
eta jotzen dut gitarra.
Tirra tarra tirri tarra
ia bete zait pitarra
oraintxe konturatu naiz:
hegoan dago iparra.
Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Imuntzo-Beloki |