|
KAXKARINAK ETA FAROLAK
«SATURNOTRIK» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1996
Donostia ta Dilbo, Bilbo ta Donostia
beti muturtua den hiri bikotia
Gugenheim edo Kursaal, broma ta ziria
bata bestearentzat inbiriz betia
Donostia ta Bilbo, Bilbo ta Donostia
bata bestearentzat inbiriz betia.
Txuri-urdin zuri-gorri
gorri-zuri urdin-txuri.
Anaitasunez gainezka bi hiri
txuri-urdin zuri-gorri
gorri-zuri urdin-txuri
batasun eztia ekarri guri.
Bilbo ta Donostia, ze txiste iturriak
algara txuri-urdin, ta zuri-gorriak
autopistaz eraman edo ekarriak
batera zein bestera itzuligarriak
Bilbo ta Donostia, ze txiste iturriak
batera zein bestera itzuligarriak.
Gipuzkoarren buru kaxkarina dagoa
hondartza ta turismoz urdin du odola
Bizkaian da nagusi Bilboko farola
zelaian lehoia ta ibaian angula
Gipuzkoarren buru kaxkarina daqola
Bizkaian da nagusi Bilboko farola.
Real edo Athletic, horixe da liskarra
txiki arteko gerra bai gauza kaxkarra
Baloi jokoan ere elkarren beharra
hurrengo partiduan ikurrin bakarra
Real edo Athletic, horixe da liskarra
hurrengo partiduan ikurrin bakarra.
Hitzak: Agiņa
Musika: Imuntzo |