|
NEVADAKO ARBOLA
«SATURNOTRIK» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1996
Berrogeita bi
abenduaren hamaika
basaburua, bihotza
gezi bat zeharka
zuhaitz azal batean
egin nuen azkazalka
amorruz sortutako
maitasun marka.
Larogeita sei
abuztuaren kondarra
biloba "Bob"en eskutik
ze ilunabarra
hozkaka hasi zait
azken itzulera harra
ez baitugu topatu
arbola zaharra.
Malkoek irrist
ezpain bien kabira
zahartzarokoak
gazi-gaziak dira
duda geza da
garratza mira
gozo joan nahi dut
Euskal Herrira.
Malkoek irrist
ezpain bien kabira
zahartzarokoak
gazi gaziak dira
duda geza da
gozoa jira
gure herrira.
Hitzak: A. Egaņa
Musika: Imuntzo |