|
2.000 AMETSPILA
«SATURNOTRIK» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1996
Urteak badijoaz
belozidadean
bi mila garren hori
daukagu gainean
badator eta gu hemen gaude
historiaren bidean
biziko garen ere
ez dakigunean.
Ez gara tristetuko
hori dela eta
bizirik irautea
baita gure meta
penak utzita hartu dezagun
umorezko eskopeta
urte oso-osoa
izango da festa.
Bi milagarrenean
denok ilargira
benetako pakea
dagoen tokira
gorroto eta injustiziak
txakurraren ipurdira
gure ametsak hantxe
beteko dira.
Denok larru gorritan
ibiliko gara
histori aurreko
arbaeoen antzera
espazio untzian ilargira
eta autostopean behera
ta lolo egitera
guztiok Martera.
Hitzak: J.A. Ormazabal-Beloki
Musika: Imuntzo |