|
AMETSGAIZTOA
«SATURNOTRIK» IMUNTZO ETA BELOKI TRIKI ELKAR, 1996
Amets gaizto bat izan nuen nik
herenegun gau ilunean
biluztu ninduten eta lotu
itolarria bat-batean
garraixi izuan leherturik
izerditan nintzenean
piztuek besarkatzen ninduten
dragoi suen artean.
Amets gaizto bat izan nuen nik
herenegun gau ilunean
biluztu ninduten eta lotu
itolarria bat-batean
negar zotinka lehertu nintzen
musuka zu irentsi nahiean
zu besarkaturik maitea
esnatu nintzenean.
Dragoi suen artean
biluztu nautenean
Dragoi suen artean
lotu ta ito katean
Dragoi suen artean
arnas estu batean
Dragoi suen artean
iratzarri nintzenean.
Hitzak: Altzo - Makalo
Musika: Imuntzo |