|
|
TRIKITI TESTUAK
|
BEHINGOZ
«TRIKRISIA» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1993
Begiratu zenidan
taberna haretan
ordutik hiru kafe
hartzen ditut bertan
azukrerik ez diet
botatzen uretan
bakarrik zu azaltzen
zeran egunetan.
Zoratzen hasia naiz
zure begiekin
berde-berde dauden
semaforo hoiekin
pasa edo ez pasa
ezingo dut jakin
hitzegiten ez badut
zure ezpainekin.
Pozik ikusi zaitut
gaurko ametsean
itsasorik ez zegon
hondartza ertzean
baina konturatu naiz
berriz esnatzean
basamortu bat zela
hondartza ezean.
Erori nahi dut zure
koba zulotara
baina ez duzu bidean
pixtarikan laga
nik beldurra badaukat
eta zuk ikara
pausorik eman gabe
geratuko gara.
Hitzak: Jon Maia
Musika: Imuntzo |
|
|