|
|
TRIKITI TESTUAK
|
GORA AFRIKA
«TRIKRISIA» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1993
Europan sartu ondoren
asko dabil pozikan
Europan sartu ondoren
ez dago hesirikan
ez omen da aduanik
ezta polizirikan
den-dena jarri da libre
gizakia ezikan.
Gizonak gizona etsai
bizitzaren borrokan
nor iritsi lehenbiziko
ari gara estropan
eta hartan miraririk
ez espero Europan
batzuk beti proan doaz
besteak beti popan.
Non da askatasuna?
galdu da musika
zer gelditu zaigu
apika Afrika
maitasuna ahaztuta
beti hika-mika
nork du giltzarria
Afrikak apika.
Entzuten dugunetik
haien Tam-tam hotsa
bizkortu egin da
gure kanta hotza
entzuten dugunetik
hango beltzen hitza
alaitu egin da
gure bihotz hitsa.
Hitzak: Andoni Egaņa
Musika: Imuntzo |
|
|