|
MESFIDANTZA
«TRIKRISIA» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1993
Sortaldetik sartaldera
Hegoatik Iparrera
kalejira hontan goaz
elkartasunera
esku guztiak batera
uztartuz korro batera
mugak gainditzen dituen
harresi bat gera.
Atzerriko esperantza
katedunen mesfidantza
harresi honek barrura
bildurik dakartza
esku lotuak gorantza
oin libreak aurrerantza
atsedenik gabe doa
horri honen dantza.
Hitzak: M. Mendizabal
Musika: Imuntzo |