|
|
TRIKITI TESTUAK
|
IHESI
«TRIKRISIA» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1993
Kanpaina berri bat da
modan daukaguna
argi ibili bedi
jarraitzen ez duna
Ai! Oi! Ai!
jarraitzen ez duna
kanpaina berri bat da
modan daukaguna
zaindu beharra dago
gure osasuna.
Jarrai ta jarzaiozu
esanez gabiltza
etor ez dadin inork
nahi ez duen gaitza
Ai! Oi! Ai!
nahi ez duen gaitza
"Pontelo" ta "Ponselo"
esanez gabiltza
hobe segapotoan
ibili arraitza.
Antena tente-tente
ipini didazu
orain horrek ordaina
zuk ere har zazu
Ai! Oi! Ai!
zuk ere har zazu
antena tente-tente
ipini didazu.
Nik ez det asmatzen ta
zuk jarri zaidazu...
Maitasunez jolastu
nahi nuke zurekin
jarri tokadiskoa
trikitixarekin
Ai! Oi! Ai!
trikitixarekin
maitasunez jolastu
nahi nuke zurekin
hobeto egiten da
erritmo horrekin.
Hitzak: Jokin Sorozabal
Musika: Imuntzo |
|
|