|
GUGEU
«JO EZAK!» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1991
Izarraitzetik Txindokiraino
bide luzea izaki
Murumendiko sorginak ere
gu nortzuk geran badaki
elkarrengana jo degu bada
trikitiaren aitzaki
Festarik festa auzo ta herri
alaitu nahirik bazterrak
bihotz prestuak berotzen ditu
trikitiaren sugarrak
etxeratzean kantatzen digu
egunsentiko oilarrak
Hitzak: Beloki
Musika: Imuntzo-Epelarre |