|
IRRIFARRA
«JO EZAK!» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1991
Mintzatu ahal banedi
senti dedan egiz
mintzatu ahal banedi
senti dedan egiz
berdinikan ez dezu
beste bat aurpegiz
ai ai ai beste bat aurpegiz
bi izartxo dituzu
zeru hortan begiz
bi izartxo dituzu
zeru hortan begiz
Guztiz aberatsa da
euskaldun jardina
guztiz aberatsa da
euskaldun jardina
zu berriz horko lore
danen erregina
ai ai ai danen erregina
jardinero guztien
amets atsegina
jardinero guztien
amets atsegina
Arrosa maiatzeko
arantzarik gabe
arrosa maiatzeko
arantzarik gabe
ni horrela ikusita
zu ondo al zaude?
Ai ai ai zu ondo al zaude?
nahi gabe egin zera
bihotz honen jabe
nahi gabe egin zera
bihotz honen jabe
Pentsatu hutsarekin
hartzen nau dardarak
pentsatu hutsarekin
hartzen nau dardarak
eguneko kezka ta
gaueko negarrak
ai ai ai gaueko negarrak
denak ordaintzen ditu
zure irrifarrak
denak ordaintzen ditu
zure irrifarrak
Hitzak: Herrikoiak
Musika: Imuntzo-Epelarre |