|
ARTZAI BAT
«JO EZAK!» IMUNTZO ETA BELOKI ELKAR, 1991
Haur bat zela hartu zuen
aitaren lanbidea
artaldea bere lagun
mendia senidea
hutsune bat bihotzean
ondo bete gabea
ordu galdu ilunetan
zuen bakardadea
Erreginak ziruditen
lainoeri begira
egongo zen malko batzuk
sortu arte begira
gau giroan zeinen eder
izar denen dizdira
abestuaz hainbat aldiz
maite nautenak dira
Diotenez izarretan
izarrik argienak
berarentzat har zituen
artzaitxoaren penak
geroztik non dago artzaia?
dio jende gehienak
berarekin jaso zuen
asko maite zuenak
Zeruan izar asko da
sekula ez bakarra
eta ordutik beste bat
haundia ta edarra
alperrikan ez zen izan
artzaiaren negarra
izar ederrenarekin
bihurtu zen izarra
Hitzak: X. Narbarte
Musika: Imuntzo-Epelarre |