|
IKASTOLAKO BERRI
«NEGARREZ ABESTEN DUT» MALTZETA TRIKI ELKAR, 2001
Ikastolen berri eman nahirik
hasi nahi degu abesten
ikastoletan ondo erakutsi
euskaldun onak izaten
ikastolatik kanpora ere
saiatu euskeraz egiten
euskeraz hitz egiten al degu
hori ai gera galdetzen.
Gure gogoa hola dezute
nahi dezutenak onartu
gure hizkuntza garbi eder hau
ahal badegu ez baztertu
euskera maite dugunok behintzat
euskeraz saiau behar degu
Euskal Herrian euskera ez bada
zeinek euskeraz ein behar du.
Euskal Herriko gazte maiteok
eta edadetu zaharrak
euskeraz ta pake bidetikan
izan euskaldun jatorrak
Euskal Herriko arrantzale ta
baserrin baserritarrak
zuengan gehiena euskera dago
baditteu zuen beharrak.
Euskal Herrian zertarako da
era hontako ohitura
euskeraz hitz egiten dakinai
zertan hitz egin bestera
baserri ta arrantzaleak bezela
saiatzen baldin bagera
mundua bukau arte pentsatzeu
biziko dala euskera.
Ikastoletan ondo erakutsi
ikasle direnentzako
euskaldun edukatu jatorrak
ez du gutxi balioko
lehenago galdua zen euskera
berriro eskuratzeko
gure hizkuntza garbi eder hau
behar dan lekuan jartzeko.
Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta |