|
ERNIO
«NEGARREZ ABESTEN DUT» MALTZETA TRIKI ELKAR, 2001
Kantari nua hastera hau da lenbiziko hitza
mendi altuan baitago Ernio puntako haitza
hain haundia ta ederra haren gainian gurutza
horren bidez datorkigu gipuzkoarren laguntza.
Iraileko igandetan Ernio dago jaietan
gurutzea bixitatu ta Zelatungo zelai hartan
soinu pandero ta abesti askok eiten dute dantzan
ze igande zoragarriak egualdi onak direnetan.
Zelatungo borda baten gosari eder bat egin
gurutzera bide aldapan bizkor da arin joan dadin
gurutz bideak ein ohi dira debozio haundiakin
uztai burnietan pastu osasuna izan dadin.
Oraingoz badet nahikoa lehen hasitako lanetik
milaka lagun allatzeiran zoragarrizko menditik
agur haundi bat denori mendi punta gain hortatik
bihotza pozez beterik Ernioko gurutzetik.
Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta |