|
MUNDUKO GERTAERAK
«NEGARREZ ABESTEN DUT» MALTZETA TRIKI ELKAR, 2001
Zerbait esan nahi badaukagu kantu hauek abestean
batzuk beti zerbait faltan da beste batzuk sobrean
ia zenbatek jana sobrante beste batzuk mixerian
ai sobrante hoiek baldin baleude goseak dauden tokian.
Gure bizi moduarekin pixkat konturau gaitezen
tripa beteta ohean lo egin jarri gaitezen pentsatzen
munduan danok hola bagina zer pozgarri litzateken
baina mixeriz bizi direnak ez dira hola bizitzen.
Osasunaren faltan'e zenbat gure mundu zabalean
osasunik ez den tokian gaixotasuna sobrean
sendagilek saia zaitezte inola ahalik izanean
gaixotasuna kendu ta jartzen osasunaren bidean.
Sendagile asko dira ta guk badeu beti gogozkua
Gipuzkoako ospitalean dauka bere lekua
Doktore Zubillaga da bera sendagile ospetsua
sendagile ona eta umila gizatasun haundikua.
Azkoitian jaio nintzan ni herritikan apartean
Maltzeta Etxetxo izena zuen baserri txiki batean
famili dena han hazi ginen aita ta aman babesean
egunsentiko eguzki printza ikusten gendun tokian.
Hitzak eta musika: Juanito Maltzeta
Moldaketak: Iker Allur |