|
TXOTXETIK
«NEGARREZ ABESTEN DUT» MALTZETA TRIKI ELKAR, 2001
Gu geu sei neska ginen
behin Hondarribira
intentzioaz joanak
sagardotegira
txuleta bila eta
kupelen zirira.
Pozik jo nuen begiz
mutil dotorea
zeinak piztu baitzidan
grina ta adorea
ezpainetarainoko
irripar-lorea.
Esan ere egin nion
lotsaren hutsetik
"Egarriak etorri
nau, moteil, etxetik;
egingo al diagu
saioa txotxetik?"
Erantzuna ez zidan
garbi eman "utik!"
ez zuen nonbait-eta
entenditu tutik:
ahaleginak ahalegin
ez zen jarri zutik.
Hitzak: Jesus Mari Mendizabal
Musika: Mamen Maltzeta |