|
ALFERRAREN LANAK
«NEUM» MALTZETA SOAR ETA ABAR, 1996
Zentzuna ezarriko
ote da mundura
etzazula gaur egin
batzuen modura
bihar bertan ere egin
dezakezun hura.
Lanerako gogoa
sentitu ezkero
silan eseri eta
zer liteke espero
etorri den bezala
joanen dela gero.
Lanajotzen baitute
mesedeko ontzat
etzaitezela izan
egoista behintzat
ahalik eta gehiena
uztazu besteentzat.
Gure Jainkoak lana
hasi zuenean
atseden hartu zuen
zazpigarrenean
geroztik ala dago
eternidadean.
Hitzak: Jesusmari Mendizabal
Musika: Mamen Maltzeta |