|
BAINA-BAINA
«NEUM» MALTZETA SOAR ETA ABAR, 1996
Hutsa dela harro eta aldartetxu
esateak ez dit bate balio
bihotza du sentimentuz hain antxu
harri bati urak leheno dario.
Horren bihotz horretan
amodio fitxik ez da
karinozko hitzik ez da
arima hotz horretan.
Hala ere baina baina
hori dena dakit baina
hain da polit ederra alajaina
Hala ere baina baina
hori dena dakit baina
hain da polit xarmangarria eta apaina.
Hitzak: Jesusmari Mendizabal
Musika: Mikel Garikoitz |