|
ZENBAIT
«GOZATEGI» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1995
Hamasei laguneko
famili bateri
seme bat galdu zaio
ez da inon ageri
irratiz ari dira
herri guztiari
ai, oi, ene aurkitzen duenari
emango diotela
beste bat opari.
Martin erropa jazten
Joxepa erazten
Peru ikasketekin
ta Marta jolasten
zein pisu astuna dan
nork ez du ikusten
ai, oi, ene familia eusten
nahiko lan badaukate
izenak ikasten.
Zeinek ez du oraindik
platerik puskatu
zeinek ez du norbere
galtzarik kakaztu
jaungoikoaren hitza
nahi dut oihukatu
ai, oi, ene ez bada pekatu
mutilzahar ta neskazahar
ez bitez geratu.
Jaiotzetikan hona
pasa da denbora
hasera baten denak
amaren ondora
gero ama ahaztuta
nahi duten txokora
ai, oi, ene guztiak gustora
geroni bidaliko
gaituzte kanpora.
Hitzak: Asier Gozategi
Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea |