|
EGIN
«GOZATEGI» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1995
Ohetik jeiki telebista piztu
zer berri den entzunaz
gosaltzeko prestu
gezurra lasai dabil
ta egia hestu
notizietan toki handirikan ez du.
Ez naiz tontoa badakit zer egin
ohizko jakinminari
ez diot aldegin
kioskora hurbildu
ta bertan galdegin
egunkari bat nahi dut emaidazu egin.
Entzun kantua mendietan oihartzun
adierazpen askatasunaren erritmo alaia
hostoak dantzan zuhaitzetan dabiltza
zein ote da guziaren esanahia.
Zurikeria ahoan begiak itsu
gezurrezko gizarte hon(e)tan aitzakia nagusi
sarri garratza gertatu ohi den arren
egiak ez du ixiltzerik merezi.
Egin, egin, bizitzari kasu egin
Egin, egin, egiari kasu egin,
Egin da nire betiko laguna
egin irratia etxean
entzuten duguna
guztiak ditut maite
ni naiz euskalduna
irrati, egunkari ta egin eguna.
Hitzak: Asier Gozategi
Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea |