|
DON JOSE
«GOZATEGI» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1995
Jose Jimenez Sanchez Rodriguez
Aizarnazabalekua
belar biltzeko sarderik ere
ez dago(e)n baserrikua
hiru polboroi ogi tartean
baino lehorragokoa
ho(r)i euskalduna baldin badegu
inor ez da kanpokoa.
Intxaurrak eta gaztainak jaten
Josek badu adorea
ardi gazta ere gustatzen zaio
menbriloduna hobea
babarrun gorri, odolki ta aza
piper gorri ta berdea
gindila eta pepiniloa
nahiago ditu ordea.
Gure figura karta jokoan
enbido eta ordago
kerik gabeko Winston Txurtxil bat
hortza artean esklabo
azala beltza, patilak luze
ta sudurra luzeago
euria edo harria egin
zigarroa salbo dago.
Hitzak: Asier Gozategi
Musika: Asier Gozategi-Iņigo Goikoetxea |