|
EDERRA BAINA MIZKEA
«KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU» KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU TRIKI ELKAR, 1987 / 1995
Ederra baina mizkea
ai zer pekatu tristea
pekaturik tristeena
sasoia joaten uztea.
Nahiz ta argiak itzali
ilargiak beti argi
maitearen begietan
ikusten ditut izar bi.
Izarrak ez bada ere
bi leiho eder dirade
zeinetatik sartuko naiz
maiteak igarri gabe?
Andrea eta senarra
bikote berdin samarra
umea agindu eta
jaio zaie azkonarra.
Mari Andresen okotza
sei libra ta zazpi ontza
ez nau ikusi nahi eta
orrek ematen dit poza.
Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Kepa Junkera |