|
BIZKAIAN ZEHAR
«KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU» KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU TRIKI ELKAR, 1987 / 1995
Ondarru ta Lekeitio
Elantxobe ta Bermio
daukanak ez daukanari
popatik ematen dio.
Erandio ta Santurtzi
Lutxanan txitxi burduntzi
altzeiruak sardinari
igerian erakutsi.
Arratiako zekorra
txikerra baina gogorra
lekura heldu ezkero
garantia hilezkorra.
Anbototik Oiz puntara
airezko zubi bat bada
batean ezin denean
bestera pasatzen gara.
Bizkaiko herri zenbaitsu
hurrengoan beste batzu
goraintziak aititari
amamak uzten badautzu.
Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Kepa Junkera |