|
MUNDU ARRAIO HONI
«KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU» KEPA, ZABALETA ETA MOTRIKU TRIKI ELKAR, 1987 / 1995
Hanka bat Uzturren
bestea Ernion
mundu arraio honi
piz egin nion.
Goian Arraba eta
Goren Gorbea
maite eder bat hantxe
daukat gordea.
Sollubetik Yatara
harrikada bi
erdian baldin bahaiz
aparta hadi.
Batetik Derio ta
bestetik Loiu
indabak erein eta
kokoak koiu.
Bihar San Pedro eta
etzi San Paulo
santurik ederrena
nahiko jan da lo.
Hitzak: Xabier Amuriza
Musika: Kepa Junkera |