|
KALEJIRAAL-BUK
«KALEJIRA AL-BUK» KEPA JUNKERA ELKAR, 1994 / 1998
Aintzina saldean ta gaur paperean
beti gurean porrua
Aintzina saldean ta gaur paperean
denetara ei da goxua
(Ai) ene maitia! Biok elkartzeko
ba sobran ditugu paperak
zuhaizpea etxe eta euri-saldea
bedarra dira gure izerak.
Zure lapikoa, nire lapikoa
bategingo ditugu bai,
zure lapikoa, nire lapikoa
salda hutsez bete ta jai.
Ez ene maitea, etxeak teilatu
zeru urdin altua du;
sutondo ederra ta zure altzoa
baina hotzak hilko gaitu.
Ezkontzea ez da ezkontzea ez da
porrusaldako hezurra
ezkontzea ez da ezkontzea ez da
bete beharreko gezurra.
(Ai) ene maitea, saldatxo beroa
ene odola sutan duena;
bera edan eta ai laster batean
ziur erretzen zaudena.
(Alboka doinua, pandero doinua
kanturik kantu, kontuak
Alboko doinua, pandero doinua
konturik kontu, kantuak
Astegunak ere ederrak dira
biok elkartzen bagara
kalejira jotzen dihardute la
goazen arin dantzara).
Hitzak: Edorta Jimenez
Musika: Kepa Junkera |