|
BILBO
«KALEJIRA AL-BUK» KEPA JUNKERA ELKAR, 1994 / 1998
(IPUINZAHARRAK)
Kalean noalarik behelaino goizetan
aurretik datozenek, ero begiradez
tirokatzen naute ba begi-begietan,
begi-begietan.
Kalean noalarik behelaino goizetan?
Artega doaz denak eskuak praketan,
presaka galtzeko gorantz zubietan.
Gorantz zubietan
kalean noalarik behelaino goizetan
Huriko goiz-euriak erreka du zauri,
albotik doazenak nora ote ihesi?
Mutu behartzen naute mutuen karraxi,
mutuen karraxi
Huriko goiz-euriak erreka du zauri.
Kafe bero-beroa zein beste eguzki?
Ene alboan zara, horrekin dut aski,
horrekin dut aski.
Huriko goiz-euriak erreka du zauri
Zoro bihotz eroaz maite zaitut Bilbo,
ta hilten banaiz ere ez naiz inoiz hilgo,
euri eta lainoetan beti naiz biziko,
beti naiz biziko.
Zoro bihotz eroaz maite zaitut Bilbo.
Zure oinetan mutu jausiko naiz, ziplo.
Hurrengo goiz-euriaz berriro jagiko,
berriro jagiko.
Zoro(en) bihotz eroaz maite zaitut Bilbo.
Hitzak: Edorta Jimenez
Musika: Kepa Junkera |