|
ITSASOA BELZTUTA
«KALEJIRA AL-BUK» KEPA JUNKERA ELKAR, 1994 / 1998
Itsasoa da nire lanbide
ez amets, ez gutizia
Kapitain gisan jarri ninduten
"jo aurrera!", "orain zia!"
bandera anitz ezagutu dut
Turkia ala Grezia
itsasoaren gazia
bapateko desgrazia!
non arraiotik sortu ote da
holako ekaitz bizia
arriskuan dut karga bera ta
tripulazio guzia.
UR BERDE TRAKETSA
PETROLIO BELTZA
SUGARRETAN ERREA
DAGO HODEIERTZA
Komertzioak ernetu zigun
negozioaren harra
lehenago lurrak emandakoa
itsasoratu beharra
baina batzutan zein den handia
itsasoaren indarra
olatuaren kalparra
beltz bihurtu da aparra!
petrolioa ere isurtzen
haria da zirri-zarra
zer egingo dut?, nola jokatu?
hauxe da hau zoritxarra!!!
Hemen ez dago zer eginikan
goazen batelak hartzera
mutilak larri karga galdua
itsasuntzia lehertzera
kaioak izu, arrainak arre
uhin beltzetik beltzera
ez da juxtua bai zera!
kapitain zer ari zera?
itsas-gizonak hartu ohi zuen
lehorra babes antzera
(h)ura zikinduz, ez babes eta
ez amets gelditu gera.
Hitzak: Andoni Egaņa
Musika: Bixente Martinez |