|
ARRAPALADAN
«TRIKITIXA ZOOM» KEPA JUNKERA NUBA RECORDS, 1991
Arrapaladan bahoa
nerbioak puntan beti
laugarren martxa sartuta
bos karrenean hobeki
ez legokek horren gaizki
nora iritsi bahenki.
Presaka hoa amigo
abiaduran frenesi
urregorrizko orduak
galtzerik ez dik merezi.
Auskalo zeri segika
auskalo zeri ihesi.
Irrikiaren irrika
neurosiaren senide
lasterka eta korrika
erlojua ez da libre
nolatan ez duk izan nahi
denboraren adiskide.
Zortziak pasa ondoren
zortziak eta laurdenak
laburra dela bizitza
ziok azkar dabilenak
ez dik inongo presarik
trenbide gabeko trenak.
Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Kepa Junkera |