|
ZATOZ GUREKIN
«EGUZKI BEGI» LAJA ETA MIKEL TRIKI ELKAR, 2002
Abiatuko al gerade
umorez eta pakean
erromeri bat egitera
lagun guztion artean
bai sasoiko ta bai zarrak
umeak ere tartean
heldu lepotik elkarri ta
dantzatuz denok batean.
Gure herriko kaleetan
eman nahi gendukejira
suziriak eta irrintzi
ederrak ere badira
balkoietatik zenbait jende
jarria zaigun begira
trikiti aireaz dantzara
goazen erromerira.
Alaitasuna jarri nahirik
kale xarrean barrena
lehengo trikitilariei
badiegu oroimena
haiek zirelako gera gu
begira zer ondorena
herriko iturri parean
egin daiegun omena.
Errespeto handiz gabiltza
kalean gora ta bera
korroan korroan eginaz
bagoaz plaza aldera
eguerdiko dantza saiora
gero handik zuhaizpera
zuekin asko genezake
bakarrik ezer ez gera.
Hitzak: Nikolas Zendoia
Musika: Iņaki Garmendia "Laja" |