|
ARRANTZALIEN BIZITZA
«EGUZKI BEGI» LAJA ETA MIKEL TRIKI ELKAR, 2002
Arrantzalien bizitza
gaude kanta beharrian
gehiena pasatzen dute
itsasuaren erdian
itsasuaren erdian
denbora gutxi herrian
arraina ekarri behar
jango bada lehorrian.
Txitxarrua ta berdela
harrapatzen da neguan
antxoa udaberrian
aukera nola daguan
aukera nola daguan
atuna uda beruan
horrela ezagutzen da
joan dan urte morduan.
Batzuetan olatua
besteetan erasua
arrantzaieak behar du
gazte ta adoretsua
gazte ta adoretsua
gogorra da itsasua
arrantzalien bizitza
sarritan ez da goxua.
Txalupakin arrantzara
familia mantentzeko
beti eurakin pentsatzen
sendiko eta etxeko
sendiko eta etxeko
arrantzalien antzeko
itsasua ederra da
yatean paseatzeko.
Hitzak: Jon Azpillaga
Musika: Iņaki Garmendia "Laja" |