|
ERROMERIAN
«EGUZKI BEGI» LAJA ETA MIKEL TRIKI ELKAR, 2002
Soinu eta pandero
ez gaude tristiak
dantzan egin zazute
zahar eta gaztiak
ai, oi, ene zahar eta gaztiak
soinu eta pandero
ez gaude tristiak.
Batzuek dantzan eta
besteak begira
hankak sano dauzkana
azaldu erdira
ai, oi, ene azaldu erdira
batzuek dantzan eta
besteak begira.
Dantza guztiak dira
alkarren antzeko
porrusalda onena
hankak berotzeko
ai, oi, ene hankak berotzeko
dantza guztiak dira
alkarren antzeko.
Korroa osatzen da
gazte ta zaharretik
ixiltzen goaz danak
nekatu aurretik
ai, oi, ene nekatu aurretik
korroa osatzen da
gazte ta zaharretik.
Hitzak: Jon Azpillaga
Musika: Iņaki Garmendia "Laja" |