|
EUSKAL HERRIA
«EGUZKI BEGI» LAJA ETA MIKEL TRIKI ELKAR, 2002
Euskal Herriagatik galdezka
mundua dago jarria
milaka urte ditu berekin
ez da oraingo berria
berdingabeko hizkuntza dauka
euskera maitagarria
bere gainetik kendu daiogun
heriotzako larria.
Haragitako abere onak
Benafar ta Zuberoan
garia eta ardoa berriz
Araba ta Nafarroan
Lapurdi Bizkai ta Gipuzkoak
zernahi arrain itsasoan
petroliorik ez degu baina
ura nahi aina basoan.
Gaurkoa ez da, lehenotik gaude
lau gerra zakar pasiak
orain berrehun urtetik daude
etsaiak aurka hasiak
alde banaka ibili gabe
bildu gaitezen guztiak
bestela gure lorategi hau
hartuko digu sasiak.
Sendi bateko pakea dator
anaiak besarkatuta
elkarri esku emanez gero
dena dago barkatuta
mendiak azkar garbitu leizke
indar denak elkartuta
sasiak mozten goazen guztiok
sega zorrotzak hartuta.
Askatasunik izan ez arren
joan dan berrehun urtean
bide zidor bat iriki da ta
handik abitu gaitean
Europa zaharrak sartzen baikaitu
batasunaren atean
urte gutxiren barruan gera
Euskadi libre batean.
Hitzak: Jon Azpillaga
Musika: Iņaki Garmendia "Laja" |