|
SASOIAN MALEZIA
«EGUZKI BEGI» LAJA ETA MIKEL TRIKI ELKAR, 2002
Zein ederrak diren haurrak
zortzi-hamar bat urtetan
atsedenik hartu gabe
lehertu arte jostetan
jan, edan eta gozatu,
kezkatu gabe ezertan
ezin ote genezake
denbora gelditu bertan.
Hogei-hogeita birekin
sasoia eta indarra
astean zehar lan gutxi
asteburuetan farra
ahal denean jo eta
ezin bada... atzamarra
buru pixka bat gehiago
faltatu ohi den bakarra.
Berrogei-berrogeita bi
zentzunez osatu gara
aspaldian lerde soilez
zikintzen dugu izara
onenak eman ditugu
ta sasoia pikutara
gaitzerdi bere garaian
alperrik galdu ez bada.
Hirurogeitik aurrera
ditxosozko zartrosia
sasoia joana eta
dendan ezin erosia
laster irentsiko luke
gazteak mundu guzia
baleuka nire jakintza
eta nire malezia.
Hitzak: Xabier Euzkitze
Musika: Iņaki Garmendia "Laja" |