|
SAN PEDROK PROSTATA
«EGUZKI BEGI» LAJA ETA MIKEL TRIKI ELKAR, 2002
Burura gaztaroa
zetorkidak niri
zenbat euri-erauntsi
eta xirimiri!
laster emango ziguk
Afrikak inbiri.
Euskal Herri euritsu
a ze topikoa!
baina tokian beti
ez duk tokikoa
bertaraino etorri
zaiguk tropikoa.
Gaur eguzki zaleak
badik nahiko zorte
hik noiz ezagutu duk
hainbeste lehorte?
San Pedrori prostatak
atakatu ote?
Urte zarra elurretan
ospatzen genian
orain kerik ez zagok
gure tximinian
laster gaituk biiuzik
edo bikinian.
Hitzak: Xabier Euzkitze
Musika: Iņaki Garmendia "Laja" |