|
BURUZAGIBURU
«TRIKI TA KE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2001
Hamaika buruzagi
zahagi buru gehiegi
politikan ez da ezer politikan.
Bidezidorretan dabilen horrek
zigor bideetan bukatu
itxi begiak ireki biak
Aznartu edo hausnartu
estatuaren estadua da
estatua zahar batena
eskatu arren kezkatu gabe
bere hortan dirauena.
Komunikabideak galdu dira
komuneko bideetan
egia zentsuratuz gezurra
zentzuratu dutenetan
amarruaren amorrua dabil
amalurraren zainetan
lurperatzea zailegi baina
zilegi zaien honetan.
Espainiak nahi nau bere ezpainak
musukatzera zuzendu
ezetz dioenak torturatuta
baietz ere esaten du
odol tantoez sinatutako
agiri batez ezkondu
neuk aukeratu ahal izateko
eskubiderik ez kendu.
Hitzak: Ibai Esoain / Xabier Sukia
Musika: iker Dorronsoro / Imanol Goikoetxea |