|
ZAHARRAK BERRI
«TRIKI TA KE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2001
Orain berrogei urte
maitasun kontuak
erakusten zizkigun
Eliza Santuak
ai oi ai Eliza Santuak
orain berrogei urte
maitasun kontuak
gaur egunean daude
nahiko aldatuak.
Ezkondu aurretik ezin
sexurik probatu
bestela inpernuak
erre behar zaitu
ai oi ai erre behar zaitu
ezkondu aurretik ezin
sexurik probatu
orain ez probatzea
omen da pekatu.
Konskistatzen saiatzen
ginen gutunekin
nahiz behar zen bezela
idazten ez jakin
ai oi ai idazten ez jakin
konkistatzen saiatzen
ginen gutunekin
gaur dena egiten da
internetarekin.
Ziur nago guzti hau
aldatuko dala
garai batetik hona
pasa den bezala
ai oi ai pasa den bezala
ziur nago guzti hau
aldatuko dala
baina ahal dunak orain
gozatu dezala!
Hitzak: Iker Alustiza
Musika: Iker Dorronsoro |