|
GUK EZ DUGU NAHI
«TRIKI TA KE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2001
Azken aldi honetan zenbat aldaketa
zenbat epaiketa, zenbat lege,
ikastolak, AEK, Auņamendi eta
beste hainbat adibide daude.
Madrilen larriturik lasai zeuden batzuk,
ez dute uste adina botere,
nonbait arriskutsua ikusten dute guk
euskaraz hitz egitea ere.
Argi da ez direla gure hizkuntzaren
eta gure kulturaren lagun,
baina ez digu inork esan behar guri
ezin garenik izan euskaldun.
Eta ea leloa ahotsak elkartuz
denok batera abesten dugun,
kantu hau kantatzea delitua bada
denok izan gaitezen errudun.
Bai, bai, bai,
esango diegu lasai,
aldarazi nahi gaituzte
baina guk ez dugu nahi.
Bai, bai, bai,
esango diegu lasai,
ez direlako izango
isilarazteko gai.
Hitzak: Aitor Mendiluze
Musika: Iker Dorronsoro |