|
BERRIZ IHES EGIN DIDAZU
«TRIKI TA KE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2001
Berriz bakarrik esnatu naiz,
berriz ihes egin didazu,
berriz elkar maitatu dugu
eta berriz aske zara zu.
Berriz hartu duzu zurea,
berriz beti bezala gaude,
berriz ere ez gara ezer
agurreko musurik gabe.
Badakit zu ez zaitudala
inoiz neurea izango
ene gaueko dama,
baina maitasunaren bila
joango naiz zugana
beti zugana.
Berriz kalera irtengo naiz,
berriz ez zaitut agurtuko,
baina berriz maiteko zaitut
eguna amaitu orduko.
Badakit zu ez zaitudala
inoiz neurea izango
ene gaueko dama,
baina maitasunaren bila
joango naiz zugana,
beti zugana.
Hitzak: Aitor Mendiluze
Musika: Imanol Goikoetxea |