|
ERANTZUNIK EZ
«TRIKI TA KE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2001
Zergatik goaz aurrera
bidean ez bagabiltza?
Zergatik aditz bakarra
bihurtzen da baldintza?
Zergatik eramaten du
haizeak gure hitza?
Hain aldakorra zergatik
izaten da bizitza?
Zergatik ez naiz ausarta
ta ez ditut maite armak?
Zergatik ez du irauten
merezi ez den famak?
Zergatik nekarazten nau
ondokoaren zamak?
Ni zergatik ez nau maite
nik maitatzen dudanak?
Zergatik ez dut ikusten
etorkizunik kartatan?
Zergatik nago ni hemen
ta nere ametsak han?
Zergatik dena daukana
dago zerbaiten faltan,
eta ez daukana ez da
ohartzen zenbat daukan?
Hainbeste galdera eta
hainbeste duda ditut nik,
ez dut sinisten guztiok
guztia dakigunik.
Zergatik ez da dudarik
sortzen ez den egunik?
Nire galderek zergatik
ez dute erantzunik?
Hitzak: Aitor Mendiluze
Musika: Iker Dorronsoro / Imanol Goikoetxea
ZOAZ HEGAN
Preso zaitut nigan preso, preso nire beharrean
askatasunik ez duzu, niganako babesean
zergatikan orain lotu, bizitzaren onenean
preso zaitut nigan preso, preso nire bihotzean.
Erraz esaten duguna, ezinez dugu amesten,
inoiz egi bihurtzera, ez garelako iristen,
zuk ez etsi ametsetan, jarrai bidea ikusten
hautsi bihotzen katea, ez badizu hegan uzten.
Zoaz hegan aske eta pozik
ez amestu loturik.
Hitzak: Aitor Mendiluze
Musika: Iker Dorronsoro / Imanol Goikoetxea |