|
BIHARAMONEAN
«TRIKI TA KE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2001
Goizean jaiki eta
kaskarreko mina,
gogoan izateko
bezperan egina.
Irteteko gogoa,
festarako grina,
orain dudan gaitza da
horrek eragina.
Larunbat gauak nola
aldatzen gaituen,
basoa erabiliz
ahal dugun gertuen.
Koadrila nora joan
zen zer egin genuen,
ez naiz oroitzen baina
ondo pasa nuen.
Baina inoiz etxean
ezin egonean,
kalera irteten naiz
umore onean.
Eta berriz goizean
gaixo nagonean,
damutuko naiz baina
biharamonean.
Hitzak: Aitor Mendiluze
Musika: Iker Dorronsoro |