|
LANGILEAK
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Bere burua sutan
kixkaltzera zihoan
azkeneko berria
bero zeukan buruan.
Zortzi ordu pasatxo
bazituen egunak
bere burua hil zuen
lagunikan onenak.
"Insolidarioa hil da"
diote alajaina!
Sinistu nahi bai baina
zalantzak jo du gaina.
Bihotzean samina
ta begian negarra
langabeziak hil du
betiko lagun zaharra.
Eta lantokian
dena betikoan
egoera larrian
despidoa libre
langileak bare
nagusia jaun da jabe.
Hogeita batgarrena
omen dugu mendea
hemeretzigarrena
ematen du ordea.
Soldata murrizketak
ta jubilazioak
agindutako lanak
gero ta handiagoak.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |