|
BAZEN NONBAIT
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Bazen leinu bat bitxia
bitxia eta bizia
beraien ohitura zaharak
izakera berezia.
Irautekotan erein hazia.
Historia, memoria,
on dago ba justizia?
Gure indarra norantza,
haruntza zuzen gezia.
Irautekotan piztu suzia.
Kondairak eta doteak
menderik mende gordeak
Erreka Mari, Tartalo,
ahaztu gabe besteak.
Irautekotan zaindu ateak.
Zugarramurdin sorginak
festak ta akelarreak
gaur egun bizirik daude
dantza mugarik gabeak.
Irautekotan hautsi kateak.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |