|
ZURE INGURUAN
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Zure ondoan nabil
ume bat bezala,
sentimenak agertuz
nola edo hala,
ai oi ene, nola edo hala
zure ondoan nabil
ume bat bezala
eta esan nahi dizut
maite zaitudala.
Bi aldiz esan arren
ez zara ohartu
ta zure bihotzean
nik nahi nuke sartu,
ai oi ene, nik nahi nuke sartu
bi aldiz esan arren
ez zara ohartu;
eskaintzen dizudana
nahi al dezu hartu?
Hirugarrengo aldiz
biok aurrez aurre
keinu bat egin dizut
ta zuk irrifarre
ai oi ene, ta zuk irrifarre
hirugarrengo aldiz
biok aurrez aurre
gero besarkatuaz
maitasunez erre.
Zorionaren muga
ikusi orduko
elkarrekin pozik
degu zeharkatuko
ai oi ene, zeharkatuko
zorionaren muga
ikusi orduko
maitasun sugarretan
kixkali betiko.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |