|
LURRA HILTZEN
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Lerro hauek idatziaz
nahi nuke adierazi:
lurra hiltzen ari zaigu
honela ezin bizi.
Munduko seme-alabak
ekologian hezi;
ondorengoak mundu on bat
ez al dute merezi?
Lurraz arduratu gaitezen
ea ikasten degun zaintzen!
Aho bete hitz on eta
egunerokoan kale
politiko jaun-andreak
ez dabiltza, ez, debalde
ekologistak omen dira
baina diruaren zale
eguzkipean ez da inor
hauek bezain eskale.
Irtenbidea ordea
gure eskuetan dago
horregatikan inolaz
ezin degu hartu lo
lurra sendatzen ez bada
bihur gaitezke lelo
etorkizunaren aurrean
ezin izan ero.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |