|
ILARGIA
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Maitea aurkitzea
lan zaila izanik
ilargia han zebilen
bat aurkitu nahirik (bis)
Galdetzen zuen:
"ez al da hemen
ni maite nauen izarrik?,
mesedez, arren,
han edo hemen
ni maite nauen izarrik?"
Ilunabarraren sua
danean ageri
ilargia azaltzen da
negarrez kantari. (bis)
Gaua ixiltzean,
bakardadean,
negar malkoak ugari;
gau amaigabean,
zoritxarrean,
negar malkoak ugari.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |