|
ARRATS ERORIAN
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Arrats erori berrian
tristeziaz beterik
bertsotan gogorik gabe
eta alfer-alferrik:
kartzela plaza honetan
ez dago entzulerik.
Zulo honetan aspaldi
sartu gintuzten sartu
ta ordutik hona hemen
ez da ezer aldatu:
Orejak NOLA pertsatu
hauek HALA dantzatu.
Zure borroka ezkilak
honaino dira heltzen,
geroztik hementxe nago
ilusioz amesten:
zure nahiak nigan txerta
eta lora gaitezen.
Zeldako leiho hegian
nire argi-desira,
erabat udaberritzen
ta loratzen ari da,
itxaropena darion
goiztirira begira.
Hitzak: Jon Tapia
Musika: Iker Goenaga |