|
AMETSAK
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Alper zirikalari eta trotamundo
gaua igarotzen du segundoz segundo
gauza batzuk gaizki ta beste batzuk ondo
ai oi ene, beste batzuk ondo
ametsengatik zer ez nuke nik emango.
Tarteka oroitzen naiz batzutan berriz ez
ziur dakit gauza bat: sortzen ditut gauez.
Ona edo txarra dan esan zure ustez
ai oi ene, esan zure ustez
gauerditik goizera mozkortu ametsez.
Atzo nintzen pirata, gidari, pilotu
bihar sikiatra eta etzi erotu;
pertsonai hauek denak ditugu amestu
ai oi ene, ditugu amestu
ta egi bihurtzean inork ez sinistu.
Ona omen da baina ez gehiegi fida
ilunetik argira datorren segida;
ametsak amestea gauza ona bada
ai oi ene, gauza ona bada
lo eginaz gozatu ametsen balada.
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |