|
PRIMI-RUFINO
«SOINUGORRI» IKER GOENAGA TRIKI ELKAR, 1998
Gogoeta batzuk noa
denontzat azaltzera
lehenagoko soinulari
batek zion antzera
gaur egun gu trikitixaz
bizitzen omen gera
haientzako trikitixa
zan bizitzeko era.
Haiek ez zuten doinu bat
idaztearen berri
doinuak irakurtzea
haientzat harrigarri
musikarekin baitzuten
trikitixa dantzatu
trikitixarekin zuten
musika sentitu.
Laino tartetik abesten
dizdiratsu izarrak
haiekin aurkitzen dira
trikitilari zaharrak
keinu bat egiten dut:
"ei, mundu zabala,
hemen Primi Erostarbe
ta Rufino Arrola
bizirikan gaudela,
maite zaituztegula!"
Hitzak eta musika: Iker Goenaga |