|
GUREKIN
«ETZAKIT» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 1998
Jaia irria ta poza
badaukagu nola goza
tristuraz dugu hala ere
nahigabe, bihotza.
Herriko seme direnak
herritik urrun daudenak
nahi ditugu elkarrekin
gurekin, denak.
Zuk barrutik nik kanpotik tira
herria indartzen ari da
lehenbailen ekarri behar dira
presoak, Euskadira.
Dispertsioa kastigu
gogorrak badakizkigu
zein diren eta nolatan
zeldatan, gatibu.
Aizu mutil, aizu neska
aldarrikatzeko presta
pare parean dago ta,
borroka ta festa.
Zuk barrutik nik kanpotik tira
herria indartzen ari da
lenbailehen ekarri behar dira
presoak, Euskadira.
Zuk barrutik nik kanpotik tira...
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano-Pello Gorrotxategi |